XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MARIA (Ofentsatua): Bai, maite dut, Astuto! Baina nere bihotza baino maiteago dut, nere bizia baino, nere aitamak baino, eta nere sekretu guziak ezagutzen dituen erhi ttikia baino askoz gehiago.

(Barullo eta infantea sartzen dira).

INFANTEA: Maria, lurreko printzetan mirets dezakezuen zoriontsuena naiz, zure arpegi paregabeak, desegin du, komentu hau inguratzen duen galtzearen fantasma.

MARIA: Karlos printzea! Karlos Printzea! Etorri naiz Orreagaraino Italiara egingo duzun bidaia baino lehen, zuri agintzeko, eta eskatzeko, Nafarroa sekulan ez dezazun ahantz.

Ez etsi, Bianako printze, ez abandona zure kausa.

Erreinu osoarena da.

Joan behar zenuke Erromara, Aita Sainduari benedikazioa eskatzeko.

BARULLO (Moztuz): Astuto! Astuto! Zer ezarri duzu gure Maria maitearen buru ederrean.

MARIA (Moztuz): Barullo ez zaitela trufa! Eta utz azu Astuto.

(Infantearen aintzinean, belaunikatzen da).